You are using an outdated browser

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

Ezagutu gure komunitatearen parte izatearen abantaila guztiak.
Community
HASI SAIOA

Sartu Community-n haren abantaila guztiez gozatzeko.

EGIN BAT COMMUNITY-REKIN

Egin bat orain. Jarraitzaile egiten bazara, abantaila ugariz gozatuko duzu, doan, eta, Lagun edo Kide korporatibo egiten bazara, are onura gehiagoz.

EZAGUTU COMMUNITY

Artea eta kultura maite dituztenentzako eremu berria. Jarraitzaile, Lagun edo Kide korporatibo gisa parte har dezakezu.

EZAGUTU ABANTAILAK

Airlock

Erakusketaren ataria da hau, denbora-kapsula formarekin, eta teknologiak eta mendebaldeko zibilizazioak jasandako hainbat funtsezko eraldaketa aurkezten ditu data jakin bat ardatz gisa baliatuta: 1997. urtea. Guggenheim Bilbao Museoak ateak zabaldu zituen urtea, arkitekturaren historiako inflexio-puntua ez ezik, sortze-bidean zeuden paradigmak eta diziplina arteko mutazioak iragartzen zituen prisma gisa: bizitza postdigitaletik hasi, esoterismo-forma berrietatik igaro eta postgizatiarra denera eta beste antropologia batzuen bilakaerara heldu arte.

Airlock guneak irudikatu egiten du Guggenheim Bilbao Museoa garatzen eta ikono global bihurtzen ikusi zuen testuinguru teknologiko eta kulturala. Espazio honetan diagrama bat nagusitzen da, 1997. urtea kultura, teknologia zein politika aldetik definitu zuten zeinu, argazki, liburu eta objektu anitzekin. Sarrera-gune honetan, publikoaren esperientzia osatzen duten hainbat elementu aurkituko ditugu, halaber: urte hartako albisteen hainbat bideo-zati, garaiko musika, Bilboren erabateko aldaketa erakusten duten argazkiak, baita Frank O. Gehryk diseinatutako eta haren kolaboratzaile ausartek gauzatutako Guggenheim Bilbao Museoaren exekuzio-proiektuaren inguruko dokumentazio zabala ere.

Maio Architects

MAIO Architects
5 metroko zutabe flotatzaileak (5 m Floating Columns), 2015
Bost heliodun egitura pneumatiko bozgorailuekin
Altuera: 5 m x diametroa: 1,1 m, bakoitza
Eskaintza: MAIO, Bartzelona
© MAIO Architects

Lorategia

Gaur egun funtsezkoak diren artista eta arkitektoen lanak paisaia dinamiko honen baitan aurki daitezke. Lorategiak tamaina errealean ipintzen ditu proposamenak ikusgai, arkitekturako erakusketetan ohikoak diren marrazki, maketa eta dokumentuak alde batera utzita. Eraikinen eraikuntza hutsetik harago doan eztabaidetan arkitektoen presentziak gero eta garrantzia handiagoa duen heinean, artista garaikideen lanetan ere ageriko bihurtzen da arkitekturako gaiek duten irismena, eraikitako espazio identifikagarri eta estandarizatutik at dauden arloetan.

Animazioa, performancea, posthumanismoa, adimen artifiziala eta “ni sakonekoaren bilaketa” dira muntaia anitz honen elementu nagusiak. Zentzu historikoaren nahasmendu eta premiazko giro orokorrak ezaugarritzen du une honetan gure existentzia, eta giro horren baitan, hemen ikusgai dauden obrek ere gure garaiko presioak gainditzeko moduak iradokitzen dituzte.

Burbuila

Erakusketa bere muga fisikoetatik harago hedatzen da Burbuila aplikazioaren bitartez. Proiektuaren hainbat material eta mailetarako sarbidea da hori; gainera, Lorategia eta Airlock ataletan aurkeztutako artelanen inguruko dokumentazioa jasotzen du. Erakusketan ibiltzeko hainbat irakurketa eskaintzen ditu Burbuilak, baita ikusgai dauden artelanen inguruan sakontzen duten hezkuntza-materialak eta itzal handiko artista, kritiko eta pentsalariei berariaz agindutako testuak ere. 

Erakusketarako berariaz sortu da Burbuila, eta museo-guneko hainbat gailu eta balibidek bete ohi dituzten funtzioak batu eta hedatzen ditu: entzuteko gida, erakusketako katalogoa, didaktika delakoa. Aplikazioa presente dago erakusketan, eta haren baitako jarduera sustatzen du hainbat dokumenturen bitartez: gonbidatuen ekarpenak, arte ardurako saiakerak, artisten inguruko informazio gehigarria, edukiak hiperestekekin, etab. Hori guztia eskuragarri egongo da hainbat formatutan aldi berean, ahots sintetizadore automatiko bat tarteko (testua ahots bihurtzeko teknologia).

Ekarpenak:

Manuel Cirauqui
Ashley Mendelsohn
John Menick
Venkatesh Rao
Troy Conrad Therrien
Gordon White

Deskargatu erakusketaren aplikazioa

Cookien erabilera

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure cookien politika orrialdean